Kalitate politika

Gaur egun, erakunde oso gutxik eskain dezakete sendagai, produktu sanitario eta parafarmaziako produktuen osasun-arloko datu-base osatua, eta FARMAZIALARIEN ELKARGO OFIZIALEN KONTSEILU NAGUSIA (hemendik aurrera CGCOF) da horietako bat; datu-base hori funtsezko lan-tresna da Espainiako farmazialarientzat, beren jardunaren modalitate guztietan.

Gainera, laborategi, fabrikatzaile eta banatzaileekin adostuta esleitzen ditu parafarmaziako kode nazionalak, merkatu nazionalean dauden parafarmaziako produktuak eskuratzean kudeaketa errazte aldera. CGCOFren jardueraren lehentasunezko helburuetako bat beti izan da profesional farmazialarien prestakuntza eta ezagutzak eguneratzea. Helburu hori betetzeko, informazio eta prestakuntza tekniko-profesional fidagarria eskaintzeko lan egiten du, zientziarekin zerikusirik ez duten interesei atxikitzen ez zaien informazioa eta prestakuntza. CGCOFk egiteko hori bere gain hartu nahi du, erabat, eta, horretarako, ikastaroak egiten ditu Farmaziaren hainbat arlotako jardun profesionalerako funtsezkoak diren gaiei buruz, eta gai zehatzei buruzko prestakuntzako beste hainbat jarduera ere egiten ditu osasun-kanpainen barruan; jarduera horien bitartez, pazienteen informazioa eta farmazia komunitarioko farmazialarien prestakuntza kudeatzen dira, baita zerbitzu profesionaletan txertatzen diren ekintzak ere (Hazfarma), alde batetik, prestakuntza eta, bestetik, pazientea ardatz duen farmazia asistentzialaren jardun praktikoa ezin hobeto uztartzen dituzten aldetik.

Gure jarreran finkatzea ahalbidetu diguten funtsezko oinarriak gure enpresa-estrategian jasota daude; estrategia horren ardatzak dira, alde batetik, alde interesdunen premiak betetzea, antolaketa eraginkorraren eta kudeaketa dinamiko eta ekintzailearen bitartez; eta, bestetik, gure giza taldearen goi-mailako kalitatea.

Baina gure lidergoari eusteko eta gure eskaintza osasun-arloko beste profesional batzuengana edo beste erakunde batzuetara zabaldu ahal izatearren, kalitatea kudeatzeko sistema bat ezartzeko eta erabat aplikatzeko konpromisoa hartu dugu, ISO 9001:2015 arauari jarraikiz. Uste oso hori gauzatzeko, honako hauek ezinbestekoak dira, eta guk halaxe onartu dugu:

  • Erakunde osoa beharrezkoak diren baliabideez (pertsonak eta materialak) hornitzea, egitekoa gauzatu ahal izateko.
  • Geure jardueren jarduna etengabe hobetzea.
  • Gizartearen lege eta erregelamendu bidezko betekizun guztiak betetzea, bai gaur egungoak, bai etorkizunean ezar daitezkeenak.
  • Langile guztiei informazioa eta prestakuntza egokia ematea, espero den kalitate-mailan jardun dezaten.

Era berean, CGCOFk konpromiso argia hartu du kutsaduraren prebentzioarekin, baliabideen erabilera jasangarriarekin eta ingurumena zaintzearekin; horregatik, Kalitatea eta Ingurumena kudeatzeko sistema integratu bat ezarri da, ISO 14001:2015 arauari jarraikiz.

Kalitate eta ingurumen politika hau kalitateko eta ingurumeneko helburuak ezartzeko erreferentziako esparrua da, eta zuzendariak sinatu du, guztion izenean:

Ana López-Casero Beltrán

2019ko iraila