Zuzendaritzako organoen ordainsariak

Osoko Bilkurako kontseilariek dietak edo joan-etorrien gastuak kobratzen dituzte Kontseilu Nagusian dituzten eginkizunak betez joan behar duten bilkura eta ekitaldietara joateagatik.

Zuzendaritza Batzordeko kideek ordainsariak kobratzen dituzte honako kontzeptu hauengatik, legez ezarritako atxikipen fiskala aplikatuta: (Kontseilu Nagusiaren 2020ko aurrekontua, Presidenteen Batzarrean 2019ko abenduaren 11n onartu zena).

Zuzendaritza Batzordearen ordainsaria: presidentearen, idazkari nagusiaren, presidenteordeen, diruzainaren eta kontulariaren lansariak. 2021eko ekitaldi honetan, partida hauek izoztu egingo dira berriro:

Dedikazio bereziko gastuak: ordezteagatiko gastuak/dedikazioagatiko konpentsazio-gastuak. Partida hori urtean 51.753 € gordineko ordainsari-osagarria da (33.639,45 € garbi) presidentearentzat, idazkari nagusiarentzat eta diruzainarentzat, eta bi kategoriatan banatzen da (elkarren artean bateraezinak dira):

  • Ordezteagatiko gastuak: batzordeko kidearen agintaldian kontratatu den ordezko farmazialariak eragindako gastua ordaintzeko zenbatekoa.

  • Dedikazioagatiko konpentsazioa: zuzendaritza Batzordeko kargudun izateak eskatzen duen dedikazioa dela eta, beste lanbide-jarduera batean jardun ez den denboran lortu gabeko irabaziagatiko konpentsazio ekonomikoa.

Etxerako joan-etorrien gastuak: presidenteari, idazkari nagusiari eta diruzainari agintaldian beren etxetik Kontseiluko egoitzarako joan-etorrietan izandako garraio-gastuak ordaintzeko zenbatekoak, betiere kargudun izan aurreko bizilekua Kontseiluaren egoitza dagoen herrian ez baldin badago. Partida horrek badu muga: zuzendaritzako kargudun bakoitzak urtean 48 bidaia, gehienez.

  ORDEZKARITZA GASTUAK ORDEZTEAGATIKO GASTUAK/DEDIKAZIOAGATIKO KONPENTSAZIOA
  Gordina Garbia Gordina Garbia
Presidentea 76.655 € 49.825,75€ 51.753 € 33.639,45 €
3 presidenteorde (bakoitza) 20.766 € 13.497,90 € - -
Idazkari nagusia 56.942 € 37.012,30 € 51.753 € 33.639,45 €
Diruzaina 56.942 € 37.012,30 € 51.753 € 33.639,45 €
Kontularia 20.766 € 13.497,90 € - -

Deskargatu