Organoak

Elkargoen Batzar Orokorra

Elkargoen Batzar Orokorra da Farmazialarien Elkargo Ofizialen Kontseilu Orokorraren organo burujabea, eta honako hauek osatzen dute: Zuzendaritza Batzordeak eta farmazialarien 52 elkargo ofizialetako presidenteek, edo estatutuarekin bat etorriz haiek ordezkatzen dituztenek, bai eta dagokion gobernu-batzarrak izendatutako beste ordezkari batek ere. Boto haztatuko sistema baten bidez hartzen dira erabakiak, elkargo bakoitzeko elkargokide kopuruaren arabera. Elkargo bakoitzak bi ordezkariek bidal ditzake Batzarrera hitz egiteko eskubidearekin, baina presidenteak edo, estatutuarekin bat etorriz, hura ordezkatzen duenak soilik du bozkatzeko eskubidea.

Kontseiluaren Osoko Bilkura

Farmazialarien Elkargo Ofizialen Kontseilu Orokorraren Osoko Bilkura da lanbidearen organo betearazlea. Hau da osaera: Zuzendaritza Batzordea, 19 ordezkari autonomiko (17 autonomia-erkidego, eta Ceuta eta Melilla hiri autonomoak) eta sailetako 11 ordezkariak.

Hauek dira Estatu mailako saileko ordezkaritzak: Elikadura, Analisi Klinikoa, Dermofarmazia, Banaketa, Ospitaleko Farmazia, Industria, Ikerkuntza eta Irakaskuntza, Farmaziako Bulegoa, Optika Oftalmikoa eta Akustika Audiometrikoa, Ortopedia eta Titularrak.

Zuzendaritza Batzordea

Zuzendaritza Batzordeak kudeatzen eta zuzentzen du Farmazialarien Elkargo Ofizialen Kontseilu Orokorra, eta farmazialarien elkargo ofizialetako presidente guztien artean aukeratzen dute.

Jesús Aguilar Santamaría jauna
PRESIDENTEA Jesús Aguilar Santamaría jauna
Luis Amaro Cendón jauna
PRESIDENTEORDEA Luis Amaro Cendón jauna
Jordi de Dalmases Balañá jauna
PRESIDENTEORDEA Jordi de Dalmases Balañá jauna
Juan Pedro Rísquez Madridejos jauna
PRESIDENTEORDEA Juan Pedro Rísquez Madridejos jauna
Raquel Martínez García andrea
IDAZKARI NAGUSIA Raquel Martínez García andrea
Ana López-Casero Beltrán andrea
DIRUZAINA Ana López-Casero Beltrán andrea
Cristina Tiemblo Ferreté andrea
KONTULARIA Cristina Tiemblo Ferreté andrea