Lanbide aukerak

44/2003 Legea, azaroaren 21ekoa, Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzkoa: farmazialariei dagokie “sendagaiak produzitu, kontserbatu eta emateko jarduerak egitea, baita prozesu analitikoetan, farmakoterapeutikoetan eta osasun publikoa zaintzeko prozesuetan laguntzea ere”.

CIN/2137/2008 AGINDUA, uztailaren 3koa, Farmazialari lanbidean jarduteko gaitzen duten unibertsitate titulu ofizialak egiaztatzeko betekizunak ezartzen dituena: farmaziako ikasleek eskuratu beharreko gaitasuntzat honako hauek ezartzen dira:

Botika eta sendagaiak identifikatu, diseinatu, lortu, aztertu, kontrolatu eta produzitzea, baita gizakiekin edo animaliekin erabiltzeko interes sanitarioa duten bestelako produktu eta lehengaiak ere.

Jarduera farmakologikoa duten substantzien efektu edo ondorio terapeutiko eta toxikoak ebaluatzea.

Metodo zientifikoa aplikatzen jakitea eta trebetasunak eskuratzea legeria, informazio iturriak, bibliografia, protokoloak egin eta saiakuntza prekliniko eta klinikoak diseinatzeko eta kritikoki ebaluatzeko beharrezkotzat jotzen diren gainerako alderdiak maneiatzeko.

Sendagaiak eta interes sanitarioa duten bestelako produktuak diseinatu, prestatu, hornitu eta ematea.

Farmakoterapian eta dietoterapian aholku terapeutikoa ematea, baita nutrizioaren eta elikaduraren arloetan ere, zerbitzua ematen duten establezimenduetan.

Sendagaien eta produktu sanitarioen zentzuzko erabilera sustatzea, eta kudeaketa klinikoari, osasun ekonomiari eta giza baliabideen erabilera eraginkorrari buruzko oinarrizko ezagutzak eskuratzea.

Botika eta sendagaiekin lotutako arazoak identifikatu, ebaluatu eta kontrolatzea, eta farmakozaintzako jardueretan parte hartzea.

Farmazia klinikoko eta sozialeko jarduerak gauzatzea, arreta farmazeutikoaren zikloari jarraikiz.

Osasuna sustatzeko eta gaixotasunak prebenitzeko jardueretan esku hartzea, norbanakoaren, familiaren eta komunitatearen eremuetan, osasuna – gaixotasuna prozesuaren ikuspegi integral eta multiprofesionala izanik.

Erreaktibo, metodo eta teknika analitiko klinikoak diseinatu, aplikatu eta ebaluatzea, analisi klinikoen funtsezko oinarrien berri izatea, eta laborategiko diagnostiko irizpenen ezaugarriak eta edukiak ezagutzea.

Substantzien ondorio toxikologikoak ebaluatzea, eta dagozkien proba eta analisiak diseinatu eta aplikatzea.

Higiene – osasun analisiak garatzea, bereziki elikagaiekin eta ingurumenarekin lotutakoak.

Komunikazioko eta informazioko trebetasunak garatzea, ahozkoak zein idatzizkoak, lanbidean jarduten duen zentroko erabiltzaile eta pazienteekin aritzeko. Diziplina anitzeko taldeetan jarduteko lanerako eta lankidetzarako gaitasunak sustatzea, baita osasunaren arloko beste profesional batzuekin zerikusia dutenak ere.

Lanbide jarduna lege, araudi eta administrazio xedapenen arabera arautzen duten printzipio etikoak eta deontologikoak zeintzuk diren jakitea, eta osasunak eraldatzen ari den gizarte baten testuinguruan dituen ondorio etikoak ulertzea.

Norberaren mugak ez ezik, lanbide gaitasunari eutsi eta gaitasun hori eguneratu egin behar dela ere onartzea, eta ezagutza berrien autoikaskuntzari garrantzi berezia ematea eskura dagoen ebidentzia zientifikoan oinarrituta.

Graduondoa eta Espezializazioa

A) Graduondoko ikasketak

1393/2007 Errege Dekretua, urriaren 29koa, unibertsitate ikasketa ofizialen antolaketa ezartzen duena.

99/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, doktoretzako ikasketa ofizialak arautzen dituena.

Graduondoko ikasketen helburua gradudunaren prestakuntzan sakontzea da, ikasketei, lanbideari edo ikerkuntzari dagokienez. Bi motatakoak izan daitezke:

Masterra: ikasleak prestakuntza aurreratua eskuratzea du helburu, espezializatua edo diziplina anitzekoa, betiere ikasketetan edo lanbidean espezializatzeko edo ikerketa lanetan hasteko asmoz. 60 ECTS (Kredituen Transferentziarako Europako Sistema) kreditutik 120 ECTS kreditura bitarteko iraupena izaten dute, hau da, ikasturte batetik bi ikasturtera bitartekoa.

Doktoregoa: horrela deitzen zaio unibertsitateko irakaskuntzen hirugarren zikloari; kalitatezko ikerketa zientifikoarekin lotutako gaitasun eta trebetasunak eskuratzera bideratzen da. Doktorego ikasketak gaindituz gero, doktore titulua lortzeko eskubidea lortzen da.

Bestalde, beste prestakuntza ikastaro batzuk ere badaude; enpresa edo institutu espezializatuek, erakundeek edo entitateek ematen dituzte ikastaro horiek, eta gradudunari "Etengabeko Garapen Profesionala" (HPS) ahalbidetzen diote.

Farmazialarien Elkargo Ofizialen Kontseilu Orokorrak bere Etengabeko Prestakuntzako Plan Nazionalean jasotako ikastaroak eskaintzen dizkie Farmaziako profesionalei.

B) Prestakuntza Sanitario Espezializatua (FIR)

Farmaziako Gradua amaitutakoan, Farmazialari Espezialista titulua lortzeko Prestakuntza Sanitario Espezializatua aukera daiteke.

183/2008 Errege Dekretua, otsailaren 8koa, Osasun Zientzietako espezialitateak zehazten eta sailkatzen eta osasun prestakuntzaren zenbait ezaugarri garatzen dituena.

639/2014 Errege Dekretua, uztailaren 25ekoa, ardaztasuna, ardatz berean beste espezialitate bat egitea eta gaikuntza espezifikorako esparruak arautzen dituena, prestakuntza plazak lortzeko urtero egiten diren probei aplikatzeko arauak, bai eta Osasun Zientzietan espezializatutako osasun prestakuntzaren sistemaren beste alderdiak ere ezarri, eta espezialisten hainbat titulu sortu eta aldatzen dituena.

Urtero argitaratzen da BOEn mediku, farmazialari, erizain eta Psikologiaren, Kimikaren, Biologiaren eta Fisikaren arloetako unibertsitateko beste gradudun/lizentziadun batzuentzako prestakuntza sanitario espezializatuko plazen eskaintza eta hautaproben deialdia onartzeko xedapen ofiziala.

Informazio gehiago: PORTALFARMA webguneko FIR gunea

Lanbide esparrua

Gradua lortu eta, hala badagokio, espezializatu ondoren, farmaziako profesionalak sektore publikoan edo pribatuan lan egin dezake.

Sektore publikoaren kasuan, tradizionalki "oposizio" deitzen zaionaren bitartez, farmazialariak Estatuko, Autonomia Erkidegoetako eta toki erakundeetako Administrazioaren hainbat lanpostu eskura ditzake. Hona hemen hainbat adibide: ospitaleak eta lehen mailako arretako erakundeak, Osasun Ministerioa/AEMPS/AECOSAN erakundeetako teknikariak, ikuskatzaileak, osasun publikoko teknikariak, erakunde militarrak edo espetxe erakundeak, aduanak, Bigarren Hezkuntzako edo unibertsitateko irakaskuntza, udal laborategiak eta abar.

Eremu pribatuari dagokionez, hauek dira lanbide aukera nagusiak:

Farmazia bulegoa: Farmaziako gradudun/lizentziadun gehienek hautatzen duten lanbide aukera da. Osasun arloko araudian honako jarduera hauek onartzen dira: titularra, ondokoa, erregentea eta ordezkoa. Informazio gehiago: Farmazia Komunitarioa Espainian

Ospitaleko farmazia

Farmazia industria eta beste enpresa fabrikatzaile batzuk

Sendagaien banaketa

Dermofarmazia

Elikadura

Ortopedia

Laborategi klinikoa: Analisi klinikoak, Biokimika, Parasitologia eta Mikrobiologia, Genetika eta abar.

Beste batzuk: irakaskuntza eta ikerkuntza, farmazialaria albaitaritzako merkataritza etxeetan eta abeltzaintzako elkarteetan, ingurumena eta abar.