Farmazia ikasketak

Farmazia ikasketak Unibertsitate Fakultateetan egiten dira. Gaur egun, Espainian 22 daude:

Araba, Albacete, Elx (Alacant), Bartzelona, Granada, Madril-Alcalá de Henares, Madril-Konplutentsea, Murtzia, Salamanca, Santiago de Compostela, Sevilla, La Laguna (Tenerife), Valentzia, Alfontso X.a Jakituna-Madril (pribatua), CEU-Valentzia (pribatua), CEU-Madril (pribatua), Francisco de Vitoria-Madril (pribatua), Nafarroa (pribatua), San Jorge-Zaragoza (pribatua), Unibertsitate Europarra-Madril (pribatua), San Antonio de Murcia Unibertsitate Katolikoa (pribatua), Blanquerna – Ramón Llull unibertsitatea – Bartzelona (pribatua).

Mapa de estudios de farmacia

Unibertsitateen 6/2001 Lege Organikoa aldatzen duen apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoa Icono pdf betez, eta Unibertsitate ikasketa ofizialen antolaketa ezartzen duen 1393/2007 Errege Dekretuan Icono pdf xedatutakoaren arabera, “Farmazian lizentziaduna” tituluaren izena eta egitura aldatu dira eta, orain, “Farmaziako Gradua” da.

Unibertsitate horietako bakoitzean lortzen den Farmaziako gradudun tituluak Estatuko lurralde guztietan balio du. Unibertsitate guztietako tituluak ANECA Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak egiaztatu ditu eta Ministroen Kontseiluak ofizialtzat jo ditu, RUCT Unibertsitate, Zentro eta Tituluen Erregistroan sartu dira eta ikasketa plana BOEn argitaratu da, Lizentziaturako ikasketa planaren ordez.

Farmaziako Gradua “Osasun Zientziak” adarraren barruan dago, eta botika edo sendagaiekin lotutako alderdi guztietan adituak izango diren pertsonen prestakuntza du helburu nagusi, farmazialari lanbideari dagozkion Europako Zuzentarauei jarraikiz. Era berean, graduduna farmazialari lanbidean jarduteko gaitzeko beharrezko den prestakuntza ematen du, 44/2003 Legean Icono pdf ezarritakoaren arabera eta 2137/2008 Aginduan Icono pdf xedatutakoaren arabera (44/2003 Legea, Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzkoa; 2137/2008 Agindua, farmazialari lanbidean jarduteko gaitzen duten unibertsitate titulu ofizialak egiaztatzeko betekizunak ezartzen dituena).

Ikasketen iraupena bost urtekoa da irakaskuntza teoriko-praktikoan, guztira 240 ECTS kreditu (25-30 eskola ordu) dira; horren barruan sartzen dira tutoretzapeko praktiketako 30 ECTS kreditu, farmazia bulegoan edo ospitaleko farmazia zerbitzuan, baita gradu amaierako lana ere. Horrela, farmazialariek Administrazioarekin lankidetzan jarduten dute irakastordu gehien dituen irakasgaia emanez, hau da, tutoretzapeko praktikak.

Gaur egun, 13.000 ikasle inguru daude matrikulatuta, eta urtero 2.200 ikasle inguru graduatzen dira (Ikusi Farmazia Estatistikak).

Azken urteotan, Farmazialarien Elkargo Ofizialen Kontseilu Orokorra Dekanoen Konferentziarekin batera aritu da lanean ikasketa plan berriak garatzeko, Goi Mailako Irakaskuntzaren Europako Esparrura egokitzearren. Hori horrela izanik, 2006. urtearen hasieran, ANECA Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak "Farmazia Graduko Titulua" Liburu Zuria Icono pdf argitaratu zuen, Espainiako unibertsitateek, Kontseilu Orokorrarekin batera, goi mailako irakaskuntzen titulu ofizialak Europako eskakizunetara egokitzeko egindako lanaren ondorioz.

Lanbide esparrua

“Farmazialari lanbidean jarduteko gaitzen duten unibertsitate titulu ofizialak egiaztatzeko betekizunak ezartzen dituen 2137/2008 AGINDUAren” Icono pdf arabera, honako hauek dira farmazialariaren eskumenak:

Botika eta sendagaiak identifikatu, diseinatu, lortu, aztertu, kontrolatu eta produzitzea, baita gizakiekin edo animaliekin erabiltzeko interes sanitarioa duten bestelako produktu eta lehengaiak ere.

Jarduera farmakologikoa duten substantzien efektu edo ondorio terapeutikoak ebaluatzea.

Metodo zientifikoa aplikatzen jakitea eta trebetasunak eskuratzea legeria, informazio iturriak, bibliografia, protokoloak egin eta saiakuntza prekliniko eta klinikoak diseinatzeko eta kritikoki ebaluatzeko beharrezkotzat jotzen diren gainerako alderdiak maneiatzeko.

Sendagaiak eta interes sanitarioa duten bestelako produktuak diseinatu, prestatu, hornitu eta ematea.

Farmakoterapian eta dietoterapian aholku terapeutikoa ematea, baita nutrizioaren eta elikaduraren arloetan ere, zerbitzuak ematen dituzten establezimenduetan.

Sendagaien eta produktu sanitarioen zentzuzko erabilera sustatzea, eta kudeaketa klinikoari, osasun ekonomiari eta baliabide sanitarioen erabilera eraginkorrari buruzko oinarrizko ezagutzak eskuratzea.

Botika eta sendagaiekin lotutako arazoak identifikatu, ebaluatu eta baloratzea, eta farmakozaintzako jardueretan parte hartzea.

Farmazia klinikoko eta sozialeko jarduerak gauzatzea, arreta farmazeutikoaren zikloari jarraikiz.

Osasuna sustatzeko eta gaixotasunak prebenitzeko jardueretan esku hartzea, norbanakoaren, familiaren eta komunitatearen eremuetan, osasuna-gaixotasuna prozesuaren ikuspegi integral eta multiprofesionala izanik.

Erreaktibo, metodo eta teknika analitiko klinikoak diseinatu, aplikatu eta ebaluatzea, analisi klinikoen funtsezko oinarrien berri izatea, eta laborategiko diagnostiko irizpenen ezaugarriak eta edukiak ezagutzea.

Substantzien ondorio toxikologikoak ebaluatzea, eta dagozkien proba eta analisiak diseinatu eta aplikatzea.

Higiene eta osasun analisiak garatzea, bereziki elikagaiekin eta ingurumenarekin lotutakoak.

Komunikazioko eta informazioko trebetasunak garatzea, ahozkoak zein idatzizkoak, lanbidean jarduten duten zentroko erabiltzaile eta pazienteekin aritzeko. Diziplina anitzeko taldeetan jarduteko lanerako eta lankidetzarako gaitasunak sustatzea, baita osasunaren arloko beste profesional batzuekin zerikusia dutenak ere.

Lanbide jarduna lege, araudi eta administrazio xedapenen arabera arautzen duten printzipio etikoak eta deontologikoak zeintzuk diren jakitea, eta osasunak eraldatzen ari den gizarte baten testuinguruan dituen ondorio etikoak ulertzea.

Norberaren mugak ez ezik, lanbide gaitasunari eutsi eta gaitasun hori eguneratu egin behar dela ere onartzea, eta ezagutza berrien autoikaskuntzari garrantzi berezia ematea eskura dagoen ebidentzia zientifikoan oinarrituta.

Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzko 44/2003 Legearen Icono pdf arabera, farmazialariei dagokie “sendagaiak produzitu, kontserbatu eta emateko jarduerak egitea, baita prozesu analitikoetan, farmakoterapeutikoetan eta osasun publikoa zaintzeko prozesuetan laguntzea ere”. Lege horretan, profesionalen etengabeko prestakuntza ere aipatzen da; izan ere, dioenez, "osasun arloko profesionalek etengabeko prestakuntza egingo dute beren lanbide bizitza osoan, eta erregulartasunez egiaztatuko dute beren lanbide gaitasuna".

ANECA Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalaren Liburu Zuriaren Icono pdf arabera, farmazialarien lanbide aukerarik ohikoena Farmazia Bulegoa da. Farmazien egitekoa sendagaiak kontserbatu, eman, aholkatu eta egitea da. Horrek erantzukizun handia eskatzen du, horri buruz ezarritako legeak ezagutu eta bete behar dira, eta oinarri zientifiko eta tekniko garrantzitsua izan behar da. Farmazia, era berean, osasunaren, dietetikaren eta kosmetikaren arloetako heziketako eta prebentzioko zentro bat da. Bestalde, laborategiek farmazialari ugari eskatzen dituzte: laborategiko, produkzioko eta kalitate kontroleko arduradun edo zuzendariak eta, batik bat, azken urteotan, salmentako eta marketineko eginkizunetarako. Ikerkuntzan sartzea zaila izaten da beti goi mailako tituludunentzat; hala ere, ikerkuntzan aritzen diren farmazialarien kopurua oso handia da, beste arlo batzuekin alderatuta. Aukera horietaz gain, ortopediarekin, elikadura enpresekin, ingurumen enpresekin, erradiofarmaziarekin, kosmetikarekin eta dermofarmaziarekin lotutakoak ere badaude.

Espainian, honako hauek dira farmazialariaren jarduera esparru nagusiak:

Farmazia bulegoa

Ospitaleko farmazia

Sendagaien banaketa

Farmazia industria

Elikadura eta nutrizioa

Ingurumen osasuna

Analisi Klinikoak

Sendagai eta drogen analisia

Osasun publikoa

Administrazio publikoa

Ikerkuntza eta irakaskuntza