Kontseilu Nagusia erakundea osatzen duten kideen jarduera arautu behar duen Etika eta Gobernu Onaren politikaren eraketan lanean aritu da.
Horretarako, hainbat lan ildo izan dira, 1/2015 Lege Organikoan (Zigor Kodearen erreforma) zehaztutako jokabide etikoaren eredu bati jarraikiz, Kontseiluaren balizko esposizioaren ondoriozko arrisku penalak minimizatze aldera (COMPLIANCE PENALA).
2017an, Kontseilu Nagusiak delituen prebentzioko eta aurkez daitezkeen salaketak ikertzeko politika sustatzeko organo bat sortu zuen: Betetze Batzordea. Bere eginkizunak betetzean aurki ditzakeen balizko irregulartasunen berri Zuzendaritza Batzordeari zuzenean ematen dio, Kontseilu Nagusiaren Osoko Bilkurara eraman ditzan.
Kontseilu Nagusia osatzen duten Zuzendaritzek egindako arriskuaren azterketa sustatu du Betetze Batzordeak, jarduera publikotzat hartu ezin diren eta balizko arrisku penalen eraginpean egon daitezkeen jarduerak identifikatzearren. Kasu horietan, jardunbide etiko eta legezkoa ziurtatzeko beharrezkoak diren prozedurak ezarri dira.
Egindako azterketatik ondorioztatutako gomendioetan oinarrituta, Kontseilu Nagusiaren jarduera ahalik eta gehien protokolizatu da eta, abiapuntu gisa, Kontseilu Nagusiaren Compliance penaleko politikaren bi tresna ezinbesteko prestatu dira: Kontseilu Nagusiko kideen Etika eta Jokabide Kodea eta Ustelkeriaren aurkako Eskuliburua; biak ala biak Osoko Bilkuran eta Elkargoen Batzar Orokorrean onartu ziren 2020ko abenduaren 15eko eta 16ko saioetan, hurrenez hurren. Erakundeko kargudun diren aldetik, erakundeko kide guztiek egiten dituzten jarduketa guztietan nahitaez bete beharrekoak dira bi politika horiek.
Goian azaldutako guztia kontuan izanik, salaketak egiteko kanala abiarazita –balizko irregulartasunak hautematea du xede–, Kontseilu Nagusia bere jardueren betetze etikoarekin erabat konprometituta dagoen lehen erakunde profesionaletako bat da, herritarrei eta farmazialari profesionalei emandako zerbitzuaren bermetzat.
Kontseilu Nagusiak salaketak egiteko kanal bat du balizko delituak egitearekin edo Etika eta Jokabide Kodean, Ustelkeriaren aurkako Protokoloan eta Kontseilu Nagusiaren eragiketei aplikatu beharreko gainerako politika eta araudietan aurreikusitako kontrolak eta arauak ez betetzearekin zerikusia duten salaketa guztiak jasotzeko.
Salaketak egiteko Kanala erakundeko edozein pertsonak erabil dezake (zuzendariek eta langileek), bai eta Kontseilu Nagusiarekin eta beste edozein interes talderekin kontratu bidezko harremana dutenek ere.
Zure ustez arestian deskribatutako araudian jasotakoa ez bada bete, mezu elektroniko bat bidal dezakezu helbide honetara: denuncias@redfarma.org. Arrazoi teknikoak direla eta, ezin baduzu jakinarazpena helbide elektroniko horretara bidali, honako posta helbide honetara bidal dezakezu:
Farmazialarien Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusia
Betetze zuzendariari / A la atención del Director de Cumplimiento
Villanueva, 11 – 3º
28001 – Madrid
Zure jakinarazpenean honako informazio hau adierazi beharko duzu:
Salatzailearen izena eta NANa (edo horren antzeko agiri bat) (*)
Harremanetan jartzeko datuak: telefono zenbakia, posta helbidea eta helbide elektronikoa, jakinarazpenetarako (*)
(*) Datu hauek borondatezkoak dira