Kontseilu Nagusiak emandako dirulaguntzak

Farmazialarien Elkargo Ofizialaren Kontseilu Nagusiak ez du jasotzen eta azken 3 urteetan ez du jaso inolako diru sarrerarik administrazio publikoen aldetik, dirulaguntzen bitartez.

Farmazialarien Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiak Lankidetzarako Laguntzak antolatzen ditu urtero, garapen bidean dauden herrialdeetan jarduten duten farmaziaren sektoreko beste erakunde batzuei laguntzeko.

Erakunde horiekin aliantzak eginda, Kontseilu Nagusiak gizartean baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsona kalteberei osasuntsu egoten eta funtsezko sendagaiak eskuratzeko eskubidea baliatzen lagundu nahi die, edo osasun egituren garapena sustatzea lortu nahi du.

2020ko otsailean, hogei urte bete ziren Kontseilu Nagusia GKE horiekin elkarlanean hasi zenetik eta, kalkuluen arabera, 2 milioi onuradunek baino gehiagok jaso dute osasun laguntza.

2020. urtean, Kontseilu Nagusiaren produktu eta zerbitzuek eragindako diru sarreren % 07 elkartasun proiektuetara bideratu ziren, dohaintzen bitartez. Kontseilu Nagusiaren Osoko Bilkurak garapen lankidetzarako laguntzak ematea erabaki zuen, osasunaren eta farmaziaren arloetan, eta honako hauen proiektuen artean banatu ziren: Farmamundi, Coopera Euskadi, AMAP elkartea, VIS España fundazioa eta Farmacéuticos sin Fronteras:

Farmamundi: 14.000 €

Santo Domingoko probintzietako hiru udalerritan, funtsezko sendagaiak eskuratzeko aukera bermatzea sare komunitario baten gaitasunak sendotzeko kokaguneetan, funtsezko sendagaiak, sendagai naturalak eta osasun intsumoak eskainita eta COVID-19a prebenituta.

Coopera Euskadi: 14.000 €

Ginea Bissauko ospitale militarrari laguntza ematea osasun arloko profesional mediko eta farmazeutikoak, aparatuak eta sendagaiak eramanda eta bertako osasun langileak gaituta.

AMAP elkartea: 2.800 €

Ruandako “Cité des jeunes de Nazareth” hezkuntza egoitzako ikasleentzat komun eta dutxa duinak lortzea.

Farmacéuticos VIS España: 2.800 €

Ekuadorreko Manabí probintzian COVID-19aren ondoko Lehen Arreta eta Osasun Publikoa hobetzea.

Farmacéuticos VIS España: 8.400 €

Ekuadorreko Manabí probintzian COVID-19aren ondoko Lehen Arreta eta Osasun Publikoa hobetzea.